XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez dakit zer egingo dudan orain - esan zuen Johnek.

Ez dut eskolan jarraitu nahi.

Lanen bat aurkitzen saiatuko naiz.

- Zergatik ez zara etortzen nire enpresara?- proposatu zion Peterek.

Agian, emango dizute lanen bat.

Peteri begiratu zion Johnek.

- Emango didatela lanen bat uste al duzu? - Baietz iruditzen zait - erantzun zion Peterek irribarrez.

- Hori espero dut. Bristoletik Manchesterera kamioiak eramatea gustatuko litzaidake.

Machesteren dagoen norbait pozik ikusiko nuke berriro.

Burua itzuli eta irribarre egin zion Peterek.

Bazekien zinetoki ondoan aurkitutako Susan izeneko neska zuela Johnek gogoan.

- Beldur naiz ezingo ote duzun kamioirik gidatu hogeitabat urte bete arte - esan zion Peterek.

Baina kamioiak konpontzen edo, izango duzu lanen bat.

Horrela hasi nintzen neu ere eskola utzi nuenean.

- Pozik egingo dut hori - erantzun zion Johnek.

Irten egin ziren Bristoletik Bridgwater aldera joateko.

Gaua Peteren etxean pasatuko zuen Johnek eta biharamun goizean Peteren enpresara joango lan eske.

Bristoletik irten eta berehala, norbait errepide ondoan zegoela ikusi zuten.

- Begira!- oihu egin zuen Johnek.

Auto-stop egiten ari da. Hartuko al duzu? - Noski.

Eta kamioia geratu zuen Peterek.

Hamasei urte inguruko mutil bat zen auto-stop egiten ari zena.

- Nora zoaz? - galdetu zion Peterek leihotik.

- Ez dakit - erantzun zion mutilak.

Ihes egin dut etxetik eta... - O, ez! - esan zuen Peterek barrez.

Nahi baduzu, Bridgwaterera eramango zaitugu.

Barrura sartu eta eseri egin zen mutila.

Oso urduri zirudien.

- Beraz, etxetik ihes egin duzu, e? - galdetu zion Johnek irribarrez mutilari.